mercoledì 30 novembre 2011

GGAzte lokalaren aldeko ekimenak burutuko dira Errotan


Errotako gazte asanblada

ERROTAKO GAZTE ASANBLADAREN OHARRA:
Aupa Gaztea!!
Badakizu Errota auzoan gazte asanblada bat dagoela? Eta ba al dakizu zer den? Errotako gazte asanblada, auzoko gazteak biltzen dituen espazio askea da, non auzoko arazoetatik abiatuta alternatibak sortu eta dinamika desberdinak aurrera eramaten dituena.
Gazte asanbladan hainbat hausnarketa egin eta gero, ikusi dugu auzoan gazteontzat dauden eskaintza bakarrak tabernak, lonjak eta kontsumoan oinarritutako aisialdia direla. Beraz, kontzertuak, ikastaroak, jolasak,… egiteko espazio baten premia dugu, autogestioan oinarrituz inolako kosterik izango ez dutenak.
Udalen funtzioa herritarren beharrak asetzea izan beharko litzateke, baina hori egin ordez, gure diru publikoa haien nahiak asetzeko erabiltzen dute. Gainera, espekulatzaileak beti hor daude salgai publikoak erosten, pribatizatuz, gerora salduko dituztenak.
Egoera honen aurrean proiektu anitz bat proposatzen dugu, gazte, aita, ama, langile, aiton-amon, ume eta Errota auzoa osatzen dugun guztioi bilduko dituena. Beste gizarte eredu batekin amesten dugu, elkartasunean oinarrituko dena.
Milaka etxe eta lokal hutsik badaude eta Udaletxeak ez badigu inolako laguntzarik ematen, zergatik ezingo ditugu erabili? Okupatuz espazio huts ilun horiek mila kolorez, mila ametsez beteko ditugu!


http://gasteiz-antifaxista.blogspot.com/

Nessun commento:

Posta un commento